Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

>>>>]plakak[

04/06/2008 GMT 1

Zergatik mugitzen dira plakak?

plaka @ 20:05

Lurraren hasiera eta plaka tektonikoak

plaka @ 19:59

Nola sortu zen lurra?

plaka @ 19:57

Kontinenteak nola daude sortuak?

plaka @ 19:54

Zergatik mugitzen da Lurra?

plaka @ 19:51

Plaka tektonikoen desplazamendua

plaka @ 19:46

03/06/2008 GMT 1

Oinarria

plaka @ 09:30

plakasssssssssssssssssssssssssss.jpgLurraren barnealdea geruza ezberdinetan sailkatua dago, euren portaera fisikoari erreparatuta. Lurraren kanpoaldean dagoen atala bi geruza ezberdinetan sailkatzen dugu: litosfera eta astenosfera. Ezberdintasun hau diferentzia mekanikoetan eta beroaren transmisio ereduan oinarrituta dago. Litosfera hotzagoa eta zurrunagoa da eta astenosfera beroagoa eta ahulagoa mekanikoki. Litosferaren bero trasmisioa kondukzioz egiten da, astenosferan konbekzioz egiten da eta horregatik tenperatura gradiante ia-ia adiabatiko bat du. Sailkapen hau mekanikoa da eta ez da nahastu behar Nukleo, mantu eta lurrazala kontzekptuekin. Litosferak lurrazala eta goi mantuaren zati bat hartzen ditu bere baitan. Mantuaren zati bera momentu batean litosfera izan daiteke eta beste garai geologiko batean astenosfera, bere tenperatura, presio eta zizaila deformazioa kontutan hartuta. Oinarria, beraz, litosferaren existentziak ematen digu. Litosfera hainbat plakatan zatituta dago eta biskoelastikoa den astenosferaren gainean igerian dago. Plaka hauek beti daude mugimenduan eta geldoenak milimetro batzuk mugitzen dira urtean (azazkalen hazte abiadura) eta azkarrenak 15 zentimetro mugitzen dira urtean (gutxi gora behera gizakion ilea hazten den abiadura).

Plaka hauek gutxi gora behera 100 kmko lodiera dute. Euren barnealdean mantu litosferikoa da eta kanpoaldean bi motako lurrazala dute: lurrazal ozeanikoa, batez ere silizio eta magnesioz osaturikoa eta lurrazal kontinentala, batez ere silizio eta aluminioz osatua. Ozeanikoak 5 km. inguruko lodiera izan ohi du eta kontinentalak bataz-beste 50 km.

Plaken artek elkarteei plaka muga deitzen zaie. Plaken arteko muga hauek gertaera geologikoei loturik daude, hala nola sumendi, lurrikara eta mendilerroei. Munduan dauden sumendi aktibo gehienak plaken arteko mugan daude, Pazifikoko Su Eraztuna famatuena delarik. Muga hauek behean azaltzen dira sakonkiago.

Orokorrean plaka batek bai geruza ozeanikoa bai eta geruza kontinentala du. Adibidez, Afrikar plakak biak ditu, kontinentala kontinente osoan eta ozeanikoa Ozeano Atlantikoa eta Indiako Ozeanoan. Bi lurrazal moten arteko ezberdintasuna euren dentsitatean oinarritzen da. Lurrazal ozeanikoa dentsoagoa da silizio gutxiago duelako. Arroka mafikoak dituela esaten da. Kontinentalak silizio gehiago du eta horregatik feltsiko deritzo. Hau dela eta lurrazal kontinentala altuago egoten da ozeanikoa baino (ikusi isostasia fenomeno honen azalpenerako).

Teoriaren historia

plaka @ 09:23

plaka tektonikoakPlaka tektoniken teoriaren jatorrian beste bi teoria aurki daitezke: kontinenteen jitoaren teoria alde batetik eta lurrazal ozeanikoaren hedapenarena bestetik.

Lehenengo Teoria Alfred Wegenerrek proposatu zuen XX. mendearen hasieran eta horrekin kontinenteen kosten artean zeuden antzekotasunak azaldu nahi zituen. Bere teoria Pangea izeneko superkontinente baten antzineko existentzia zen, Permiarrean banandu zena gaur egungo egoerara iritsi arte. Teoria hau alde batera utzi zen eta jendeak ez zuen begi onez hartu ez zelako azaltzen zeintzuk indarrek hartzen zuten parte mugimendu hauek sortzeko.

XX. mendearen erdialdean lurrazal ozeanikoa hedatzen ari zela proposatu zuten, erdi-ozeanoko gandorraren ikerketa geologiko eta geofisiko ugari zirela eta. Ikerketa hauek sonarraren asmakizunarekin egin ziren, Bigarren Mundu Gerraren ostean.

Plaken tektonika, beraz, aurretik izandako bi teoria hauek hartu eta Geologian ematen diren hainbat prozesuren (ia guztien) azalpena ematen zuen Teoria izan zen. 1950 eta 60ko hamarkaden artean sortu zen teoria da. Alfred Wegenerrek oinarri sendoak jarri bazituen ere teoria hau kolektiboa da eta hainbat diziplina ezberdinetako kideen hartu zuten parte: Tuzo Wilson eta Walter Pitman geologoak, Harry Hess eta Alan Cox geofisikoek eta Linn Sykes, Hiroo Kanamori eta Maurice Ewing sismologoek bestek beste ekarpen handiak egin zituzten.

Zer da plaken tektonika?

plaka @ 09:09

 Alfred WegenerrekPlaken tektonika Lurraren funtzionamendua azaltzeko XX. mendean Alfred Wegenerrek sorturiko teoria da. Teoria honetan Kontinenteen jitoa azaltzen da eta Geologian onarpen handiena duen azalpena da.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!