Plaken mugimendua sortzen duten indar nagusiak
Plaken mugimendua astenosferaren ahultasun erlatiboa dela eta gertatzen da. Mantuak duen beroaren disipazioa da ezagutzen den plaken mugimenduaren hasierako indarra. Lurraren barnean egindako bi eta hiru dimentsioko irudietan (tomografia sismikoa erabilita) mantuaren dentsitatea horizontalean aldakorra dela erakusten dute. Dentsitate aldaketa horiek materialek, mineralek edo tenperaturak sor dezake. Manutaren konbekzioak plaken mugimenduan duen eragina gaur egun ere eztabaidan dagoen gaia da, eta geodinamikako aztergairik garrantzitsuenetarikoa. Moduren batean, edo bestean, energia hau plaketara igarotzen da eta euren mugimendua sortzen du. Basikoki bi indarrek eragiten dute orduan: frikzioa eta grabitatea. Frikzioa Bi frikzio indar mota daude. Lehenengoan astenosfera eta litosferaren arteko mugimenduan frikzioa gertatzen da. Bigarrenean subdukzioan dagoen plaka batean goi eta beheko aldean gertatzen da. Grabitatea Irristaketa grabitazionala:Plaken mugimendua ozeano-erdiko gandorrek duten altuera handiagoa dela eta mugitzen dira. Litosfera ozeanikoa gandor hauetan sortzen ari denez mantuko material beroa pixkanaka-pixkanaka hozten doa eta bere lodiera galduz. Litosfera hau, beraz, dentsoagoa izango da eta horregatik isostasia jasango du mantuan barneratuz. Emaitza gandorretik urruntzen goazen heinean inklinazioa handitzen joango dela izango da. Slab-pull:Plaken mugimendua dentsoagoak eta hotzagoak diren plaken hondoratzearen pisuarekin gertatzen da. Mantuan konbekzioa gertatzen da eta materialek ozeanoetan nonbait gora egitea konbekzio horren parte da. Hala ere ez da uste konbekzio horrek bakarrik plakak mugiarazi ahal dituenik, frikzioa handia izango bailitzateke. Hau dela eta slab-pull metodoak mugimendu handiena sortzen duela uste da. Plaka batzuk, Ipar Amerikar plaka, Afrikar plaka edo Antarktikako plaka kasu, ez dute inon ere subdukziorik, baina hala ere mugimenduan daude. Hau dela eta oraindik-orain inbestigazio handia dago mugimenduaren jatorriaren inguruan. Kanpo indarrak 2006ko urtarrila-otsailan “Geological Society of America Bulletin”ean argitaratutako artikulu batean ilargiaren mareen eraginez lurreko plaken mendebalderako mugimendua azaltzen zen. Lurra ekialderantz mugitzen denez ilargiarekiko honen grabitateak Lurraren lurrazala mendebalderantz mugitzen zuela argudiatzen zuten. Azalpen honekin ere Artizarra eta Martitzek ilargirik ez dutenez zergatik ez duten plaken tektonikarik azaldu nahi da. [1] Argudio hau lehen aldiz Alfred Wegener berak eman zuen teoria lehen aldiz azaltzerakoan. Mekanismo bakoitzaren garrantzi erlatiboa GPS bitartez NASAk eginiko plaken mugimenduaren mapa. Bektoreek mugimenduaren indarra eta norantza azaltzen dute.Plaken mugimendu erreala indar guztien batura bat izan beharko luke. Hala ere ez dago oso argi zein indarrek eragiten duen indartsuen. Plaka bakoitzaren ezaugarri geodinamikoek bakoitzak zein gradutan eragiten duen aldatzen dute. Erabiltzen den metodoetako bat plaka bakoitzaren mugimendu erlatiboa kalkulatzea da, eta ondoren plaka horren gainean eragiten duten indarrak zeintzuk diren ondorioztatzea. Ateratako ondorioetako bat subdukzioa duten plakek duten mugimendu erlatiboa besteena baino askoz handiagoa dela da. Adibide moduan jarri daiteke Pazifikoko plakak duen subdukzio kopuru handia izan daitekela plaka honek duen mugimendu azkarraren eragilea.

Zabaldu
del.icio.us